XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hastapenetara joz gero, XV. mendera iritsi behar dugu, inprimategiak martxan jarri aurretik literatura egiten zuten emakumeengana.

Gai hauek landu izan dituzten gehienek aipatzen dituzte Erdi Aroko emakume olerkariak, baita goraipatu ere.

Eta ez da harritzekoa, ezta gutxiago ere.

1961ean Ekinek Buenos Airesen argitara eman zuen La crónica en la poesía popular vasca liburuan, Jesús María Leizaolak dioenez, garai hartako olerkien artean egile ezagunarenak diren bakarrak, emakumezko haiek osatuak dira.

Osatuak, ez idatzitakoak, Garibay eta beste batzuen transkribaketei esker iritsi bait zaizkigu lan haien zatiak.

Batak bestea dakarrenez, XV. mendeko bost olerkari ezagun haien lana aipatzeak ahozko literaturaz aritzera garamatza, eta hemendik zuzenean, bertsolaritzara, baita ahoz aho iraun duen tradizioan emakumeak izan duen garrantzia aipatzera ere.

Baina, batetik bestera, urrunegi iritsiko ginateke.

Esan dezagun, besterik gabe, eta Juan Mari Lekuonarekin, Erdi Aroko bertsolarisen fenomenoa ez dela orduz gero errepikatu, joan den mendean jaiotako bertsolaritza modernoan emakume-izenik aurki badaiteke ere.

Erdi Aroko emakume haiek ez zuten idatzi; baina iritsi zaigunetik, zera esan dezakegu: benetan bikaina izan zela beren emaitza.

Joxe Azurmendik ere aipatu izan ditu (Jakin, 14/15. zk, 1980: Bertsolaritzaren estudiorako) XIV. mendetik XVI.era bitartean bertsotan aritu ziren emakumeak: .

Leizaolak Las cinco poetisas vascas del siglo XV izendatzen dituenak ez ziren feriaz feria ibiliko, etxe handiko damak ziren eta.

Segidilak, endetxak... garaiko metroak ondo menperatzen zituzten, haiexek bait ziren brodatzen edo ehotzen igarotzen zituzten ordu luzeetako entretenigarri.

Gure bost dama hauek, Ozaetako Santxa, Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Alosko Usoa, Lasturko Miliaren ahizpa eta Peru Gartziaren arrebak, esatekorik izan zutenean, bertso ederretan esan zuten, orduko dama askoren moduan.

Mendeku-mina, maitasuna, etxekoen ondra eta izen ona, leinuarenganako leialtasuna: honelakoxeak dira iritsi zaizkigun olerkietan erabiltzen diren gaiak.

Hala badiote, hala izan daiteke; (...).